XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. - Batean Jainkoak zitu debalde utziko, bertzean gizonek zaphatuko.

Gehiago dena, zuhau izanen zira zure buruari pochelu, eta bizkitartean ez duzu zure burua ezeztatzen edo arintzen ahalko, bainan Jainkoak nahi dueno jasan beharko.

Jainkoak nahi du alabainan nekeen jasaiten ikas dezazun kontsolamendurik gabe, haren eskupean osoki jar ziten eta zu baitan umilago egon.

Jesusen auhener nehor ez da hain minbera, auhen berak jasaiteko dituena bezala.

Kurutzea beraz bethi chutik dago eta bethi zure bidean.

Norat-nahi joan, kurutzeari ezin ihes egin: non-nahi, zure burua zurekin baderamazulakotz, zure burua duzu bethi kausituren.

Itzul goiti, itzul beheiti, itzul kanporat, itzul barnerat, orotan kurutzea hatzemanen duzu; orotan baitezpada pazientzia hartu behar, bihotzeko bakea eta bethiereko saria nahi baditutzu.